Hiri Gorrian
Google Singapur
'Google-n lan egitea, espero baino hobea da'
Garazi Ibarrolaza bermeotarrak hiru urte eta erdi daramatza Google konpainiarentzat lanean. Dublinen hasi eta orain, Singapurren.
-
Garazi Ibarrolaza Googlen
16:40 min
Publizitatea ikasi zuen Garazi Ibarrolazak EHUko Bizkaiko kanpusean. Agentzia txiki batean hasi zuen bere ibilbide profesionala eta laister murgildu zen internet eta sare sozialetako publizitatea eta marketing estrategiak lantzen. Bartzelonan moda munduko enpresa batentzat lanean ari zela iritsi zitzaion Google konpainiarentzat lan egiteko aukera eta ametsa egi bihurtu zitzaion: Account Manager moduan kontratatu zuten.
Bere lanaz, Google enpresa nolako den eta baita bere Singapurreko bizimodu berriaz ere hitz egin digu Garazik, etxean egin dituen egun batzuk aprobetxatuta egin dugun hitzorduan.