Hiri Gorrian
VINYLORA DISKA DENDA
'Musika fisikoa aldarrikatu nahi dugu'
Angel eta Nagel anaiek Vinylora diska denda berria zabaldu dute Gasteizen. Biniloak eta CDak saldu eta erosteko tokia izateaz gain, musika entzun eta musikaz hitz egiteko tokia ere bada Vinylora.
-
Vinylora
20:01 min
Angel eta Nagel Nalda anaiek Vinylora diska denda berria zabaldu dute Gasteizen. Biniloak eta CDak saldu eta erosteko tokia izateaz gain, musika entzun eta musikaz hitz egiteko tokia ere bada Vinylora.
Gasteizko Hedegile kaleko 19.ean dago disko denda berria. Astelehenean zabaldu zuten eta lehendabiziko egunak bikainak izan direla nabarmendu dute Nalda anaiek. Datorren larunbatean, otsailaren 16an, inaugurazio festa egingo dute.
Musika fisikoaren aldarria egin dute Angel eta Nagelek, eta ildo horretan, streaminga eta euskarridun musika osagarriak direla diote. Era berea, talde berriei gonbideta egin diete Vinylora erabili dezaten euren lanak aurkeztu eta ezagutarazteko.