Hiri Gorrian
TXINAN ENTRENATZAILE
'Bost-hamar urtean, Txinak futbolari onak munduratuko ditu'
Ibon Cuartero laudiorra Txinako Shanghai hirian ari da bertako futbol harrobi eskola batean entrenatzaile.
-
Ibon Cuartero Jiading Boji Futbol klubean
19:21 min
Jiading Boji futbol klubean ari da entrenatzaile abuztutik Laudioko Ibon Cuartero. Bizitza erdi eman du futbolari lotuta laudioar honek eta bere azken proiektua Txinako harrobia prestatzea da. Urte beterako proiektu honek Shanghaiko Jiading Boji Klubera eraman du, Txinan dauden harrobia lantzeko klubetako bat da; azken urteotan asko ugaritu direla honelako klubak kontatu digu Ibonek, Txinako Gobernuak interes handia baitauka futbolean ere Txinako neska mutilak potentzia izan daitezen. Azkar hazten ari diren eskola hauetatik bost hamar urtetan maila handiko futbolariak aterako direla iragarri digu Cuarterok.