Hiri Gorrian
Jaione Diaz Mazkiaran
'Atzerrian ikasten jarraitzeko beharra dut, oraingoz ez naiz itzuliko'
Euskal Herritik kanpora sei urte daramatza Jaione Diaz altsasuarrak. Salamancan eta Edinburgon egin zituen Ingeles ikasketak, eta Chicagora joan zen gero. Orain, Baltimoren dago beka bati esker.
-
Jaione Diaz altsasuarra, Baltimoren.
25:42 min
Salamancan egin zituen graduko ikasketak Jaione Diazek (Altsasu, 1995), eta Edinburgon egin zuen Erasmus egonaldia. Gradua amaitzean, Chicagora joan zen Hezkuntza Elebidunean masterra egitera, eta orain Baltimoren bizi da Fullbright bekari esker. Masterreko ikasketak egiteaz gain, gaztelera klaseak ematen ditu ikasle egoitzan. Hurrengo urtean, unibertsitatean arituko da irakasle lanetan. Herrimina baduela, baina oraingoz etxera itzultzeko asmorik ez daukala kontatu digu. Ahizparekin kantuan aritzearen falta sumatzen du, baina aurkitu du Baltimoren abesteko taldea ere.