Hiri Gorrian
artisau bizitza
'Artisau izatea, bizitzan benetan nahi dudana egitea da'
Gaizka Olarte gasteiztarrak bere betiko lana utzi eta Egurra Ukitzen artisau marka sortu zuen duela urte bete.
-
gaizka olarte
17:49 min
Hamabost urtez egunero lanpostu finkoan lanean ibili ondoren, 'bere momentua' zela erabaki zuen duela urte bete Gaizka Olarte gasteiztarrak eta bere proiektu propioa abiatu zuen: Egurra Ukitzen; egurrarekin artisau lanak sortzen ditu ordutik. Denetik egiten duela kontatu digu. bitxiak, altzariak, kakoak, apaingarriak... bezeroak nahi duena entzun eta egiteko prest dagoen artisaua da Gaizka.
Urte beteko bizitza aldaketaz hitz egin dugu lasai, artisautzak eskatzen duen erritmora, Euskadi Irratiko Gasteizko estudiora Gaizka Olartek egin digun bisitan.