Hiri Gorrian
Nafar Laiariak
'Hunkituta hurbiltzen zaizkigu zaharrak, laiak kalean ikusten dituztenean'
Artaxoa eta Garesko laiariak batzen ditu Nafar Laiariak elkarteak; laia lasterketak antolatzeaz gain, laiaren inguruko ondarea zaintzen lan egiten dute. Koldo Colomok eman digu horren berri, Garesen.
-
Koldo Colomo, Garesen.
12:57 min
Duela bost urte sortu zuten Nafar Laiariak elkartea, Gares eta Artaxoa inguruan. Gaur egun, hogeita hamar kide dira elkartean, baina gehiago dira laia lasterketan parte hartzen duten haur, gazte eta helduak.