Itxi

Hiri Gorrian

Katalin Antxia

'Modu Bat proiektuak eskatzen zidan Sara moduko herri txiki batean jartzea'

Modu Bat tailerra ireki du Katalin Antxia moda diseinatzaile aretxabaletarrak Saran, proiektuak eskatzen ziolako 'hiriburu handietatik aldendu eta herri txiki batean jartzea'.

  • Modu Bat tailerra ireki du Katalin Antxia moda diseinatzaile aretxabaletarrak Saran

    Modu Bat tailerra ireki du Katalin Antxia moda diseinatzaile aretxabaletarrak Saran

    12:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Katalin Antxiaren proiektua da Modu Bat, eta 2015. urtean hasi zenetik, jantziak "beste modu batera" egiten ditu: moda osasuntsua, etikoa eta berdeagoa du helburu. Ziburun egin zuen bidearen zati bat, Bordelen (Frantzia) beste bat, eta orain tailerra ireki du Saran.

Udaberrian ireki du tailerra, eta harrera beroa egin diote herritarrek: Modu Bat markako arropa saltzeaz gain, arropa neurrira egiten du, eta ikastaroak ere eskaintzen ditu. Hasi eta bukatu, jantziak Antxiak berak egiten ditu orain, Sarako tailerrean. Horregatik du bere azken bildumako arropak 'Saran egina' etiketa.