Itxi

Hiri Gorrian

Daniel Arenas

'Bikejoringean asko gabiltza Euskal Herrian, baina lasterketa bakarra dago'

Daniel Arenas galdakoztarra bikejoringeko munduko txapelduna da beteranoen kategorian. Udaberrian hasi ziren Sua txakurra eta biak bizikletarekin entrenamenduak egiten, baina ari dira bidea egiten.

  • Bikejoringeko munduko txapelduna da Daniel Arenas, beteranoen kategorian.

    Bikejoringeko munduko txapelduna da Daniel Arenas, beteranoen kategorian.

    14:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bikejoringeko munduko txapelduna da Daniel Arenas, beteranoen kategorian. Maiatzean eskuratu zuten titulua Sua txakurrak eta biek, Txekiar Errepublikan jokatu zen munduko txapelketan. Txapelketa berean bigarren postua eskuratu zuten sailkapen "absolutuan". Hiruzpalau hilabete baino ez dira bikejoringerako entrenamenduak egiten hasi zirela, baina gero eta hobeto moldatzen dira. Aste barruan Galdakaon bertan egiten dituzte entrenamenduak, eta astean behin egiten dute "lasterketa moduko entrenamendua", Arabako Landa urtegiaren inguruan.

Canicrossean aritzen ziren aurretik Arenas eta Sua, eta hasieran "zaila" egin zitzaien batetik besterako aldaketa. Txakurrak homologatutako elastiko bat eta zinta elastiko bat jartzen ditu, eta bizikletara lotuta joaten da lasterketan, eta "beti adi" joan behar da txirrindularia. Hurrengo urtean munduko txapeldun titulua defendatzea da Arenasen asmoa, eta horretarako babesle bila ari da: "Txekiar Errepublikara joateko astebeteko baimena hartu nuen lanean".