Hiri Gorrian
DULSA goxokiak
Dulsa, goxoki ekologikoak Iruñetik Japoniara
1893. urtean sortu zuten Iruñeko DULSA enpresa, eta egun Landabenen dute egoitza. Goxoki ekologikoak dira haien produkturik berriena; arrakasta handia izan dute Japonian.
-
Jose Antonio Garciandia, Dulsa enpresako langilea
35:00 min
Ehun urte baino gehiagoko bidea du Iruñeko DULSA enpresak, 1893an sortu zuen enpresa Unzue sendiak. Gaur egun, Landaben industriagunean dute lantegia. Goxoki ekologikoak dira haien produkturik berriena: azukre gutxiagorekin eta fruta gehiagorekin egiten dituzte, eta Japonian asko saltzen dituzte. Jose Antonio Garciandia enpresako langileak eman dizkigu xehetasunak.