Hiri Gorrian
Iñaki Gaskue, pianojolea
Musika, etxetik auzora
Bizilagunak eta turistak itsatsita geratzen dira Iñaki Gaskue hondarribiarraren leihoaren azpian, etxeko pianoa jotzen duen bakoitzean, musikaren atzean nor dagoen deskubritu nahian.
-
Iñaki Gaskue, pianojolea
10:30 min
Hamar urterekin hasi zen Iñaki Gaskue hondarribiarra pianoa jotzen eta orain, ia konturatu gabe, ezkutuko kontzertuak eskaintzen ditu etxe barrutik. Leihoa irekita pianoa jotzen hasi, eta asko dira bere harresiaren pareko etxean begira geratzen direnak, musika nondik datorren deskubritu nahian. 'Hiri Gorrian' ere jakin nahi izan dugu piano horren atzean zein dagoen eta musika klasikoaren maitale bat ezagutu dugu. Bakarrik eta bere gozamenerako jo ohi du pianoa, baina orain, beste musikariren baten bila dabil, adibidez, pianoa lau eskutara jo ahal izateko.