Hiri Gorrian
Garazi Ansa
Garazi Ansa, arte komisario baten gaur egungo lanak
Garazi Ansa oiartzuarrak Azkuna Zentroko "Komisario Berriak" programaren inguruan hitz egin digu eta baliabide berrietako artearen komisarioa izatea zer den azaldu digu.
-
Garazi Ansa, arte komisarioa
12:12 min
Garazi Ansa (Oiartzun, 1989) Artearen Historian lizentziatua da, baliabide berrietako artean komisariotza masterra egin du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historia graduko irakaslea da. Azkuna Zentroko "Komisario Berriak" programak hiru proiektu aukeratu ditu edizio honetan, eta horietako bat Garazi Ansarena izan da.
Artearen eta aktibismoaren arteko harremanak berraztertzea proposatzen du bere ikerketak, 70eko hamarkadaren amaieran mugimendu feministak Euskal Herrian egindako lanaren eta artisten praktikekin dituen harremanen ikuspegitik. Gaur egun arte komisarioek egiten duten lanaz eta bere egunerokoaz hitz egin digu Hiri Gorrian.