Hiri Gorrian
Kalimotxotik Mai Taira
'Bezeroari gustatzen zaion koktela egiten asmatzearekin pozik gaude'
Ibon Zaldua donostiarrak Arzak jatetxean koktelgile dihardu lanean edaririk dotoreenak prestatzen.
-
Ibon Zaldua
13:38 min
Gaur du jai eguna Ibonek. Astelehenetan eta igandeetan ere bai. Gaur etorri da, beraz, 'Hiri Gorrian' saiora, Euskadi Irratiko estudiora. Bere astelehenak, esan digunez, beste askoren igandeak bezalakoak dira, ostalaritzan lan egiten baitu. Koktelgilea da. Donostiarra, 25 urte ditu eta Enpresaritza ikasi zuen, baina banketxe batean baino, tabernako barraren atzean ikusten zuen bere burua eta bertan dihardu lanean azkeneko 3-4 urteetan.
Guri eman duen jauziak atentzioa eman digu: Donostiako Alde Zaharreko taberna batetik (Juan de Bilbao edo Ikatz kale ezaguneko Belfast tabernatik) Arzak jatetxe ospetsu eta dotorera egin baitu jauzi. Berarentzat, baina, “aldaketa txiki bat” baino ez da. Aldaketa bada, noski, lan modeloa oso desberdina delako eta gauza berriak ezagutzeko modua izango duelako. Baina batean zein bestean, berari gehien gustatzen zaiona egiten dabil: bezeroekin tratu zuzena izatea. Entzun hemen Ibonek kontatu digu guztia!