Itxi

Hiri Gorrian

Ramon Iturralde

Txirrindularien bidoien bilduma egiteko kapritxoa du Ramonek, Villabonan

Gaztetxoa zenean hasi zuen txirrindularitzako potoen bilduma Ramon Iturraldek: orain bi milatik gora ditu eta urtean ordu asko eskaintzen dio kapritxo honi. Nazioarteko merkatua ere badago gaur egun.

  • Ramon Iturralderen txirrindularitza bidoien bilduma.

    Ramon Iturralderen txirrindularitza bidoien bilduma.

    11:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Andres Gandariasek emandako ur-bidoi berde batekin piztu zitzaion Ramon Iturralderi txirrindularien bidoiak biltzeko grina: orain inguruetako lasterketa ia guztietara joaten da eta talde guztietatik bana izaten saiatzen da, gutxienez. Gandariasek emandako haren berdina ez du ordea lortu...baina emango lituzke orain dituenetatik asko, hura bezalako baten truke.