Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

HEM

Marino Lejarreta, urteko kirolari kuttuna

2800 mezu baino gehiago jaso ditugu facebook, whatsapp eta e-posta bitartez. Zozketa egin ostean, Garbiñe Zapirainek eta Iñaki Elolak irabazi dute Ternua motxila.

Marino Lejarreta txirridnularia da gure entzuleen iritziz urteko kirolari kuttuna: 'Inoiz lortu dudan garaipenik handiena gizartearen laguntasuna' izan dela esan digu egindako elkarrizketan. 2871 mezu jaso ditugu whatsapp, facebook eta e-posta bitartez. Denetara 83 kirolari proposatu dituzte Hiru Erregeen mailako entzuleek eta finalistak hauek izan dira: Maider Unda, Abel Barriola, Alberto Iñurrategi, Mikel Aranburu eta irabazlea Marino Lejarreta 387 botorekin.  Jasotako mezu guztien artean zozketa egin dugu, eta Garbiñe Zapirain Aizpuruak eta Iñaki Elolak irabazi dute Ternua motxila.