Hiru Erregeen Mahaia
kayak surf
Ainhoa Tolosa: 'Baldintza gogorretan oso emaitza onak lortu ditugu'
Ainhoa Tolosak urrezko domina lortu du kayak luzean Munduko Txapelketan
-
artxiboko irudia
8:30 min
Ainhoa Tolosak urrezko domina lortu kayak surf-eko Munduko Txapelketan Perun, kayak luzeko modalitatean. Bere iritziz lan bikaina egin du taldeak nahiz eta itsaso baldintza gogorretan lehiatu behar izan duten. Euskadik txapelketa irabaziz emaitza oso onak lortu ditu, horien artean nabarmentzeko modukoak dira Odei Etxeberriak kayak luzean eta laburrean eskuratutako urrezko eta zilarrezko dominak, Irati Bordagaraiek kayak laburrean lortutako brontzezko domina edoeta Olatz Garmendiak kayak luzean eskuratutako zilarrezko domina. Guztira 13 domina lortu ditu Euskadik, horietatik 6 urrezkoak.