Hiru Erregeen Mahaia
txirrindularitza
Aroa Gorostiza: 'Irabazi nahi genuen, baina bigarren postua ez da txarra'
Bizkaia Durango taldeko Aroa Gorostizak bigarren amaitu du Sopelan, Euskaldun Torneoan. Txirrindulari elorriarrak adierazi du proba gogorra izan dela gaurkoa.
-
artxiboko irudia
4:09 min
Aroa Gorostiza bigarren izan da Sopelan, Euskaldun Torneoan. Bizkaia Durango taldeko txirrindulariak adierazi du bigarren postuarekin konformatu behar izan dutela baina euren helburua, talde bezala, garaipena lortzea zela. Hala ere onartzen du gaurkoa proba gogorra izan dela. Bestalde, atzo Donostiako Klasikoan parte hartu izana izugarrizko esperientzia izan zela dio.