Hiru Erregeen Mahaia
arrauna
Aritz Lizarralde: 'Beste bandera bat lortuta, oso pozik gaude'
Eusko Label ligan Oriok irabazi du Hondarribiako bandera eta lidertzan sendo jarraitzen du 154 punturekin
-
artxiboko irudia
7:09 min
Oriok irabazi du Eusko Label ligan Hondarribiako bandera 20 minutu, 12 segundu eta 36 ehuneneko denborarekin. Bigarren Urdaibaiek amaitu du, 4 segundura eta Santurtzi izan da hirugarren 7 segundura. Hondarribia laugarren izan da baina 3 segunduko zigorra jaso ostean 5. amaitu du. Une honetan Orio da liderra 154 punturekin, bigarren Santurtzi 138 punturekin eta hirugarren Hondarribia 135 punturekin. Aritz Lizarralde arraunlari oriotarra oso gustora agertu da gaur egindako lanarekin.