Hiru Erregeen Mahaia
arrauna
Beñat Egiazu: 'Oso pozgarria da Zarautzeko bandera irabaztea'
Hondarribiak irabazi du Eusko Label ligako Zarautzeko estropada eta bandera
-
artxiboko irudia
6:26 min
Hondarribia nagusitu da Eusko Label ligako Zarautzeko estropadan 20 minutu, 30 segundo eta 46 ehuneneko denborarekin eta bandera ere irabazi du talde hondarribiarrak. Bigarren Oriok amaitu du 5 segundora eta Santurtzik hirugarren 13 segundora. Oso pozik agertu da Beñat Egiazu, Hondarribiako arraunlaria. Asteburu honetako bi estropadek taldeari indarra emango dietela esan du eta bai gaur zein atzo lehen postuan amaitzea egindako lanaren fruitua izan dela adierazi du.