Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

Futbola

Europako futbol liga handien analisia

Italiako Serie A, Ingalaterrako Premier League, Frantziako Ligue 1 eta Alemaniako Bundesligari buruzko analisia Alessandro Ruta, Odei Martin, Peio Sarratia eta Naxari Altunarekin.

  • Artxiboko irudia

    Artxiboko irudia

    35:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtea hasi berri dela baliatuta, Europako bost futbol liga handietatik lau aukeratu ditugu analisia egiteko: Italiako Serie A, Ingalaterrako Premier League, Frantziako Ligue 1 eta Alemaniako Bundesliga.

Italiako liga aztertzeko Alessandro Rutta Gazzeta dello Sporteko kazetari ohi eta kolaboratzailearekin hitz egin dugu. Londresetik izan dugu Odei Martin, Ingalaterrako zazpigarren mailan dagoen Heybridge Swifts taldeko jokalari hondarribitarra. Frantziako ligari begiratua Peio Sarratia 30 urtez Frantziako Futbol Federazioko tenikariarekin eman diogu eta Alemaniako Bundesligaren xehetasunak Naxari Altuna ETBko futbol adituak eman dizkigu.