Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

Tenisa

Ane Mintegi: "Oso pozik, lorpen handia da"

TXETXU URBIETA | EITB MEDIA

Idiazabaldar gaztea elkarrizketatu du 'Hiru Erregeen Mahaia' saioak gazte mailako Wimbledongo txapelketa irabazi berritan.

  • Ane Mintegi

    Ane Mintegi. Argazkia: EITB

    1:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' saioak Ane Mintegi elkarrizketatu ahal izan du Wimbledongo gazte mailako txapelketa irabazi berritan. Idiazabalgo tenislari gaztea 2-6, 6-4 eta 6-1 gailendu zaio Nastasja Schunk alemaniarrari igande honetan.

Mintegik adierazi duenez, "oso pozik eta emozionatuta" dago titulu hori irabazteagatik, nahiz eta onartu duen bere aurkaria berak baino hobeto jokatu duela lehen seta. Dena den, gerora, bigarren setean "pixkanaka" hobeto moldatu da eta finala aurrera eramateko gai izan da.

Gipuzkoarrak bere "familia eta taldeari" eskaini dio Londresen lortutako garaipen handia, eta aitortu du jakitun zela Idiazabal bere herrian pantaila handi batekin jarraitu dutela bere finala.

Azkenik, aurreratu du datorren asteazkenetik aurrera Gasteizen arituko dela jokatzen Araba World Tennis Tour txapelketako II. ekitaldian.