Itxi
Itzulera bat baino gehiago

Euskadi Irratia

HITZA JOLAS

Itzulera bat baino gehiago

"Hitza Jolas" saioaren itzulera izango den honetan, itzulera bat baino gehiago aipatu ditugu: Hainbat urtez plazak utzita izan badira ere, Xabier Silveirarena edota Erika Lagomarena oholtzara itzuli dira. Bederatzikoari berriz, etendako lekutik heldu diogu eta "Bertsopedia" atalean itzulera hizpide duen 1982ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu, Xabier Amuriza eta Jose Luis Gorrotxategik Durangon osatutako bertsoaldia hain zuzen. Hitza Jolas Euskadi Irratiko uhinetan da berriz, Eneritz Gorrotxategik gidatuta. Larunbatero, 14:00etatik aurrera duzu bertso-hitzordua.

imagen player
imagen player
imagen player