Itxi

Hitza Jolas

Hitza Jolas BERRIZ

Berriz, berriz eta berriz poto da?

Florentino Goiburuk 1974an Zepai sarian 'kantatzen aho sapai eztitsua berriz, zenbat gozatu ote du bere bertso berriz, ez dakit halakorik sortuko den berriz'

  • 1:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Entzun dezagun berriz Florentino Goibururen bertso hura. BERRIZ oina hiru aldiz erabili zuenekoa. 1974ko Zepai saria zen eta Florentino Goibururi galdetu zioten ea nor zen bere ustez bertsolaririk onena. Lehen bertsoan bota zuen 'eta bat jartzekotan sailetik aparte, hoberentzat jotzen det Manuel Lasarte'. Eta bigarrenean etorri zen polemika, poto zela eta ez zela: 'kantatzen aho sapai eztitsua berriz, zenbat gozatu ote du bere bertso berriz, ez dakit halakorik sortuko den berriz'. Bertso horretan ez dago potorik, baina itxuraz pototzat eman zioten. Laugarren oin bat ere badago gainera, Berriz Bizkaiko herria.