Hitza Jolas
Hitza Jolas BBT2018
Laboaren Lekeitioak eta odolaren mintzoa, bizkaitar erara
Mikel Laboa hil zela 10 urte bete diren egun berean erabaki da aurten Bizkaiko finaleko zortziko handia. Non izango zen ba? Lekeition. Jone Uriak eta Etxahun Lekuek bertan lortu dute finaleko txartela
-
28:58 min
Abenduaren 15ean Bilboko Miribillan, arratsaldeko 17:00an hasiko da Bizkaiko finala eta hantxe izango 'Hitza Jolas' saioa Euskadi Irratiarekin. Bertatik zuzenean sartu irten batzuk egingo dira arratsaldean zehar hiru erregeen mahaia saiotik, eta iluntzean jakinaraziko da, ahal bada zuzenean, nork jantziko duen aurtengo txapela. Eta finalaren biharamunean, goizean txapeldunari elkarrizketa Amarauna saioan eta arratsaldeko 14:00 etan Hitza Jolas berezia finaleko momenturik onenekin.
Finalean kantari izango den zortziko handia: Miren Amuriza (Berriz), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein), Jone Uria (Getxo), Xabat Galletebeitia (Lekeitio), Onintza Enbeita (Muxika), Etxahun Lekue (Larrabetzu), Eneko Abasolo “Abarkas” (Iurreta) eta lehenbiziko aldiz finalean kantatuko duen Aitor Bizkarra, (Abadiño) da finalista gazteena.
Zaharrena Eneko Abasolo “Abarkas” 42 urte, gazteena Aitor Bizkarra 22 urte. 20 urteko aldea beraz puntatik puntara. Aurten ere lau neska eta lau mutil finalean.