Hitza Jolas
BERTSOPEDIA - SUA
Xabier Amuriza Inkisidorea, Maialen Lujanbio eta Jon Sarasua "herejeak"
San Joan gaua pasa berritan, 1996ko urtarrilaren 13an, Gasteizen izandako jaialdi bateko bertsoaldi baten laburpena berreskuratu dugu. Ba al dakizue nork izan zuen azken hitza?
-
San Juan sua
5:32 min
Xabier Amuriza "Inkisidore nagusi" izan zen, Maialen Lujanbio eta Jon Sarasua berriz, sutara kondenatu zituzten bi "hereje". Maialenek izatez sorgina ez zela baina sorgin izango litzatekeela adierazi zuen. Sarasuak berriz, Miguel Serbet-en azaletik kantatzea erabaki zuen. Amurizak bota zituen lehen bi bertsoak eta ondoren, Maialen eta joni utzi zien euren hausnarketa eta burutazioak botatzen. Azken bertsoa Xabierrek bota bazuen ere, azken hitza entzuleei eman zien. Grabazioa 1996ko urtarrilaren 13koa den arren, entzun saioaz gozatzen ari zirenek zer-nolako erantzuna eman zuten!