Ilargipean
Ilargipean
Umeekin sexualitateaz hitz egiten asteleheneko 'Ilargipean'en
Euskadi Irratia
Amaia Vazquezek gure sexologoak, gure ume eta adin txikikoek sexualitatearen inguruan plazaratzen dizkiguten galderak eta kezkak egoki bideratzeko hainbat irizpide emango dizkigu.
Oso garrantzitsua da etorkizunerako; Umeek eta adin txikikoek sexualitatearen inguruan egiten dituzten galdera denak guraso, irakasle, hezitzailee edo begiraleek egoki erantzutea: adarretatik joan gabe eta naturaltasunez aurre egitea, alegia. Baina, noiz da adinik egokiena zenbait gai ateratzeko? Haiek ala guk hartu beharko genuke iniziatiba? Erantzun guztiak gaur 23:15etik aurrera , 'Ilargipean'.