Itxi

Ilargipean

Ilargipean

'Minbizia duten txikien gurasoak' asteazkeneko 'Ilargipean'saioan

O.S.

Euskadi Irratia

Minbizia duten txikien gurasoekin solastuko gara. Guztioi ukitzen eta denak unkitzen gaituen gaia da umeena.

Txikiak gaixotzen direnean, familia osoaren bizitza hankaz gora jartzen da. Gaurko gonbidatuen artean, minbizia duten bi umeren gurasoak izango dira: ospitalean egon diren uneak nolakoak izan diren, bizi-modua nola aldatzen den, beste umeekin, gaixo dagoen horren anai-arrebekin zer gertatzen den… Guzti horri buruz hitz egingo dute gaurko saioan. Eta beraiekin batera, Nagore Garcia de Andoin pediatra izango da gurekin.