Itxi

Katedra

PILOTA

Iker Irribarria: "Nire erabakia izan da lau t'erdiko txapelketa ez jokatzea"

Iñaki Berastegi | EITb Media

Aramako aurrelariak aitortu du ebakuntza egin zioten belauna ez daukala oraindik "nahi bezain ondo".

  • Artxiboko irudia

    Artxiboko irudia

    3:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iker Irribarriak ez du gaur aurkeztu den Lau terdiko txapelketan parte hartuko. Aramakoak dioenez, ASPEk jokatzeko ote zegoen galdetu zion, eta berak erabaki du ez parte hartzea, bere ustez, orain ez dagoelako halako txapelketa bat "jokatzeko moduan". Zergatiari buruz galdetuta, Aramakoak aitortu du eskuin belaunarekin "bueltaka" dabilela oraindik, eta erabaki "egokia" dela ez jokatzearena. 2021an eskuin belauneko errotulan zuen arazoa konpontzeko ebakuntza egin zioten.