Kirol Legez
Futbola
Imanol Alguacil: 'Ez da egundoko urtea izan, baina ona bai'
Ia urtebete igaro da Imanol Alguacilek Asier Garitano ordezkatu zuenetik. Denboraldi hasiera bikain baten ostean, 2019 urtea Txapeldunen Ligako postuetatik puntu batera amaituko du Realak.
-
Artxiboko irudia
7:27 min
Imanol Alguacilek 2018ko abenduaren 26an ordezkatu zuen Asier Garitano Realeko aulkian. Ia urtebete beranduago, talde txuriurdina egoera bikainean dago. Izan ere, denboraldi hasiera aparta egin ostean, 2019 urtea bosgarren postuan amaituko du talde donostiarrak, datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko eskubidea ematen duen laugarren postutik puntu eskas batera.