Kirol Legez
Europako txapeldun
Asier Martinez: "Nire izena markagailuan ikustea eromena izan zen"
Garazi Urdanpilleta | EITB Media
Zizurko atletak urrezko domina lortu du Europako Txapelketan, 110 metroko hesidun proban. 13,14 segundoko marka egin du, eta milaren bakarragatik hartu du mendean Martinot-Lagarde.
-
Asier Martinez
3:45 min
Bart egindako balentriaren ostean, pozik hitz egin du Asier Martinez atleta zizurtarrak Euskadi Irratiko "Kirol Legez" saioan. Hori bai, oraindik ez duela ospatzeko denbora askorik izan aitortu du, lasterketaren ostekoak tentsio handiarekin bizi izan dituelako: dopin-kontrolak, elkarrizketak...
110 metroko hesidun probako Europako txapelduna da Martinez, urrezko domina zintzilikatu baitu kolkoan Munichen garaipena lortuta. 13,14 segundoko markarekin nagusitu da finalean, eta milaren bakarragatik hartu du mendean bigarren izan den Pascal Martinot-Lagarde frantziarra, bere idoloa, hain zuzen. Hasieran ez zuen bere burua garailetzat jo, oso estua izan zelako emaitza, baina bere izena markagailuan ikustea "eromena" izan zela aitortu du, batik bat, lagun guztiak eta hurbilekoak estadioan zituelako.
Munduko atleta onenen Olinpora igo da nafarra, baina, halere, zaila egiten zaio bere burua hor ikustea. Atleta baten garapena ez dela lineala dio, eta nazioartean nabarmentzen iaz hasi ondoren, orain dagoen lekura iritsita, prozesuaz gozatzen ari dela aipatu du. Une zailak badaude ere, "atleta gisa garatzen" ari dela eta "prozesuaz lagunekin eta ingurukoekin disfrutatzen" ari dela azpimarratu du.