Itxi

Landaberri

Landaberri

Usurbilgo Erle egunean egongo da, eta bisita egingo dugu Sardiniara

Euskal Herriko hainbat ezti ekoizle egongo dira Usurbilen. Sardiniari buruz, euriteek uhartean eragin duten kalteez, Ainhoa Estankonarekin hitz egingo dugu.

Larunbateko Landaberrin, Usurbilera joango gara; han Erle eguna ospatuko dute. Euskal Herriko hainbat ezti ekozile etorriko dira beraien produktuekin Usurbilera. Erleari buruzko marrazki lehiaketa eta liztor beltzari buruzko bideo emanaldiak ere egongo dira. Horren ostean, Sardiniara joango gara. Ainhoa estankonak azken euriteek mediterraneoko irla horretan eragin ditzuten kalteei buruz hitz egingo digu. Baina ez hori bakarrik, ohitura duenez, errezeta goxoren bat ere egingo digu. Horretaz aparte, azokek, Pello Zabalaren eguraldi iragarpenak eta Jakoba Errekondoren tarteak ere lekua izango dute larunbateko saioan.