Itxi

Landaberri

Landaberri

Pinu beltzen erresistentzia eta mendiko nekazaritza 'Landaberri'n

Larunbatean, 09:00etan hitz egingo du Onintza Segurolak Neikerreko teknikariekin, pinu beltzak haizeteen aurrean duen erresistentziaz ikerketa egiten ari baitira.

Larunbatean, 09:00etatik 10:00etara nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako saioan, Neiker ikerketa eta garapenerako institutu publikoko teknikariekin hitz egingo du Onintza Segurolak, pinu beltzak, insignis pinuak, haizeteen aurrean duen erresistentzia neurtzeko ikerketa egiten ari da eta. Basoak kudeatzeko informazio baliagarria eskuratu duela jakinarazi du Neikerrek.

Bestalde, Europako mendi-nekazaritzari buruz hitz egingo dute. Euromontanaren konbentzioa egin berri da, eta bilkura horretatik ateratako ondorioak izango dituzte hizpide. Euskal Herriko zati handiena menditsua da, eta, noski, bertan egiten den nekazaritza eta abeltzaintza mendikoa da.