Itxi

Landaberri

Landaberri

Gazta egin ostean soberan gelditzen den esne gazurarekin zer egin?

Larunbatean, 'Landaberri' saioan, esne gazura izango da protagonista. Azti-Tecnalia elikagai prototipoak egiten ari da, eta Saioa Ramos ikerlariarekin hitz egingo dute.

Gazta egin ostean, soberan gelditzen den esne gazurarekin zer egin? Gaztandegi handientzat benetako arazo bihurtu da. Azti-Tecnaliak, esne gazur hori aprobetxatu eta elikagaien prototipo berriak garatu ditu: laranja zukuarekin eginiko irabiatua, txokolatezko edaria, gazta xerrak eta gazta saltsa.

Saioa Ramos Azti-Tecnaliako ikerlariarekin hitz egingo dugu horri guztiari buruz larunbatean.