Itxi

Landaberri

Larunbatean

Haragi gorriaz eta ongarri berdeaz, 'Landaberri' saioa

eitb.eus

Munduko Osasun Erakundeak haragi gorriaz eta haragi prozesatuez eman dituen datuak aztertuko ditugu Maialen Goya harakinarekin eta Felix Zubia medikuarekin.

Haragi gorriaz eta ongarri berdeaz arituko da larunbatean Euskadi Irratiko 'Landaberri'. 09:00etan hasita, Arantxa Arzak gidatzen duen saioak Munduko Osasun Erakundeak haragi gorriaz eta haragi prozesatuaz eman dituen datuak aztertuko ditu, Maialen Goya harakinarekin eta Felix Zubia medikuarekin.

Jakoba Errekondok, berriz, ongarri berdea nola egin litekeen azalduko du, entzule baten eskariari erantzunez. Halaber, Lekeitioko aitzur jaurtiketa, Elizondoko feriak eta Ordiziako gaztarik onenetan onenak ere izango dituzte hizpide. Bestalde, astero legez, Pello Zabalak ere izango du bere tartea.