Landaberri
Jan eta jabe
Tasio Erkiziak elikadura burujabetzari buruz egin duen saiakera aurkeztu digu
Elikadura estrategikoa da Erkiziarentzat, udaletan presentzia handiagoa beharko luke. Bertakoa, hurbilekoa kontsumitzeko beharra nabarmentzen du, herritarrok egin ditzakegun ekintza txikiak oso garrantzitsuak direla azpimarratzeaz batera.
-
Tasio Erkizia liburu berria eskuetan duela
29:00 min
Auzo eta herrietan kontsumo taldeak sortzeak berebiziko garrantzia du Tasio Erkiziarentzat. Hala dago bera, Bilboko eta Oarsoaldeko Labore elkarteen sorrerako taldean. Baserritarren lanbidea goraipatzeaz gainera, urtetan gaitzetsi den lanbide hori berreskuratzeko premia nabarmentzen du liburuan, iruditzen bait zaio, nekazariak indartzea ez dagoela soilik euren esku. Anbiziotsu ageri da, anbiziorik gabeko gizarte bat ez bait du ulertzen berak.
Txalaparta argitaletxearekiin argitaratu du Tasio Erkiziak "Jan eta Jabe" liburua, elikadura burujabetzari buruzko ensaioa.