Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Mundu zabaleko poeta esanguratsuen antologia Lizardiren Baratzean

Munduko Poesia Kaierak bilduma jarri du abian Susa argitaletxeak, mundu osoko poeten lanak euskaratu eta euskal irakurleari aurkezteko asmoz sortua. Bilduma xehetuko dugu larunbat iluntzean.

Beñat Sarasola idazle eta literatur kritikariak koordinatuko du bilduma. Eta urtean sei antologia argitaratuko dituzte; hiru udaberrian eta beste hiru udazkenean.

Bildumako lehen liburua 0 ale gisako bat da, bildumako sei lehen poeten lanen itzulpenen lagin bana jasoz osatua. Honako hauek dira zehazki poeta horiek:

- Georg Trakl (Austria, 1887-1914), Anton Garikanok alemanetik itzulia.
- Maria Merce Marçal (Herrialde Katalanak, 1952-1998), Itxaro Bordak katalanetik itzulia.
- Aime Cesaire (Martinika, 1913-2008), Iñigo Aranbarrik frantsesetik itzulia.
- Carlos Drummond Andrade (Brasil, 1902-1987), Koldo Izagirrek portugesetik itzulia.
- Emily Dickinson (AEB, 1830-1886), Angel Errok ingelesetik itzulia.
- Miguel Hernandez (Espainia, 1910-1942), Josu Landak espainieratik itzulia.