Lizardiren Baratza
Lizardiren Baratza
Gabriel Kortaren testigantza poetikoa Lizardiren Baratzean
Gabriel Korta poetak 'Diot' poema liburua aurkeztu du. Seigarren poema liburua du errenteriarrak, eta bera arduratu da liburuaren argitalpenaz. Testigantza poetikoa entzungai, larunbat iluntzean.
Aspaldian erabaki zuen Gabriel Kortak bere bizitza, bere jarrera bizitzan, poetarena izango zela. Eta bere azken lau poema-liburuetan jarrera horren testigantza eskaintzen digu. Diot liburuaren hitzaurrean poesiarekin izan duen harremanaz mintzo da Gabriel Korta, poesiari "haur batek bere amaren eskuari heltzen dion bezala" heldu zion garaia gogoratuz. "Gaztea nintzen, eta nire burua poeta bezala autodeterminatu nuen", dio, besteak beste. "17 urte nituenean poesia izan zen, nire nortasunaren eta nire askatasunaren espazio propioa".