Lizardiren Baratza
Lizardiren Baratza
'T.S. Eliot euskaraz' liburuaz, Joxemari Iturralderekin
Duela 50 urte hil zen T.S. Eliot, eta duela 32 urte argitaratu zen T.S. Eliot euskaraz. Larunbatean, 22:00etan, hizpide izango du liburua Jose Luis Padronek.
T.S. Eliot euskaraz liburua Hordago etxeak argitaratu zuen 1983an. Euskaraz irakur dezakegu T.S. Eliot, Gabriel Aresti, Joseba Sarrionandia, Jon Juaristi eta Joxemari Iturralde idazleek egindako lanari esker.
Joxemari Iturraldek lan hartan parte hartu zuen, hainbat testuren egile eta laguntzaile gisa. Haren ahotik ezagutuko ditugu zuzenago Eliot poetaren eragina eta oraingoz Elioten poemak euskaraz biltzen dituen liburu bakarra osatzeko prozesua.
Larunbatean, apirilaren 11n, 22:00etan, 'Lizardiren Baratza' saioan.