Lizardiren Baratza
Kritikaren puntu kritikoa larunbatean 'Lizardiren Baratzean'
Azken 30 urteetan hedabideetan euskal literaturaz kaleratu diren kritikak aztertu ditu Ibon Egañak Izan gabe denaz liburuan, eta horretaz arituko da saioan.
Utriusque Vasconiae etxearekin kaleratu duen Izan gabe denaz liburuan batu ditu Ibon Egañak azken 30 urteetan hedabideetan euskal literaturaz egin diren kritiken gaineko azterketa. Mahai-ingurua egin dute horren gainean Egañak berak, Iratxe Retolaza literatur kritikari eta irakasleak eta Iban Zaldua idazle eta historialariak, Leire Lopezen galderak gidari. Bertan esandakoak bildu, eta 'Lizardiren Baratza' saioan eskainiko dituzte, larunbatean, 22:00etan.
Horrez gain, Iban Zalduaren hiru ipuin argitaratu dituzte, euskaratik ingelesera itzulita, ?Best European Fiction 2015? antologian: ?Sofarena?, ?Kontuak ez du erremediorik? eta ?Etorkizuna?. ?Sofarena? ipuin bikaina oso-osorik emango dute 'Lizardiren Baratzean', Maider Gorostegiren irakurraldi bikaina baliatuz.
Amaitzeko, ?Poesia eta Medikuntza? ataleko 4. kontsulta, Antoni Casado da Rocha poeta eta irakaslearen gidaritzapean.