Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Altueran irakurtzearen plazerra gaur 'Lizardiren Baratzean'

Gaur Juan Ramon Madariaga 'Lizardiren Baratzeko' behe kanpalekuan izango da bere azken liburuaren inguruko gogoetak egiten eta beste hamaika kontu azaltzen, 22:00etatik aurrera.

George Malloryk Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera eraman zuen Everestera, 1924an; eta, Fritz Luchsingerrek, Rainer Maria Rilkeren Duiniar elegiak, 1983ean. Juanra Madariagak 2011ko espedizioa planifikatzen zebilela, zer liburu eraman erabaki behar zuen, eta Unai Elorriagaren SPrako tranbia aukeratu zuen.

Sisha Pangma 8.027 metro dituen mendiaren tontorrera igo eta Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburuaren azkenengo kapitulua irakurri zuen Juanra Madariaga poeta, idazle eta mendizaleak, 2011ko maiatzean.

Sisha Pangma mendira egin zuen bidean bizi izandakoak eSPedizioa. Mendi ororen pisua liburuan jaso ditu, Txalapartak argitaratua.

Gaur Juan Ramon Madariaga Lizardiren Baratzeko behe kanpalekuan izango da bere azken liburuaren inguruko gogoetak egiten eta beste hamaika kontu azaltzen, 22:00etatik aurrera.