Itxi

Mezularia

Gizartea

Down sindromea dutenentzako terapia farmakologikoa garatu dute

Elhuyarreko Ana Galarragak eman digu lorpenaren berri.

  • 7:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Down sindromea dutenen memoria-galera eta kontrol eta autonomia eskasa gene batek eragiten du. Ikertzaile talde batek gene horren espresioa apaltzen duen konposatu bat garatu du, eta eraginkorra dela frogatu dute.

Ikerketa Kataluniako Cridard-ek egin du eta ikertzaileak hainbat disziplinetako ordezkariekin elkarlanean aritu dira lanean.

Ikerketaren bi fase egin dituzte eta hirugarrena haurrekin egingo dute, horretarako boluntario bila dabiltza. Interesa dutenek Facebookeko orrialde honetan aurkituko dute informazioa gehiago.