Mezularia
Heriotza duina
Barandiaran: Herioa hurbil duenak erabakitzeko eskubidea izan behar du
Eusko Legebiltzarrak heriotza duina legez arautzeko urratsa eman eta Maite Barandiaran EHUko erizaintza irakaslearekin hitz egin dugu. Legea, profesionalentzat ere beharrezkoa da bere esanetan.
-
6:53 min
Pertsona batek heriotza hurbil duenean bere erabaki ahalmena errespetatzeko eskubidea jasotzen du Euko Legebiltzarrean EAJ eta EHBilduren babesarekin aurrera atera den legeak. Hortaz, heriotza hurbil duena izango da protagonista. Maite Barandiaranek heriotza duinaren inguruko doktore tesia egin zuen eta legeari buruzko iritzia eman digu. Bere esanetan, legea beharrezkoa da heriotza hurbil duen pertsonaren iritzia eta erabakia kontutan hartuko direla ziurtatzen duelako eta medikuntza arloko profesionalei nola jokatu behar duten zehazten dielako.