Mezularia
Osasuna
'Ahoko minbiziari dagokionez, Europako bataz bestekotik gora gaude'
Euskadi Irratia
EiTB
Ahoko minbiziari eskaini dio EHUk udako ikastaroetariko bat. Agurne Urribarri kirujau maxilofaziala aritu zaigu hizlari 'Mezularia'n.
-
5:30 min
Ahoko minbiziari eskaini dio EHUk udako ikastaroetariko bat. Agurne Urribarri kirujau maxilofaziala gonbidatu dugu gurera gaia jorratzeko. Ahoko minbiziari dagokionez, Europako bataz bestekotik gora gaude Euskadin. Uribarriren esanetan, tabakoa eta alkohola dira eragile nagusienak.
Gainera, udan ohiturak aldatzen dira, eta, ondorioz, kasuek gora egiten dute. Prebentzioa garrantzitsua da, eta dieta osasungarria ahoko minbiziari aurre egiteko.