Itxi

Mezularia

Mezularia

Neskak teknologiara hurbiltzeko ekimena jarri dute martxan

Mariluz Guenaga Deustuko unibertsitateko Ingeniaria fakultateko irakasleak azaldu digu proiektua

  • 5:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nesken artean bokazio zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko Inspira izeneko proiektua jarri dute abian Deustuko unibertsitateak, Elhuyar fundazioak eta Innobasquek.

Gazteen artean, bereziki nesken artean, zientzia eta teknologi arloan dagoen interes eta bokazio faltari aurre egin nahi dio proiektuak. Sustatzaileen ustez interes falta horren arrazoietako bat erreferente femenino eza da eta horri aurre egiteko sortu dute 17 emakume irakaslek osatutako taldea.