Mezularia
Proiektu aitzindaria
Europako Galaxiako lehen lorategia Iruñean egongo da
Mikel Baztan Iruñeko Lorategi zerbitzuko zuzendariak eman digu proiektuaren berri.
-
5:57 min
Datorren udaberrian, Iruñeak Europako Galaxiako lehen lorategia izango du. Proiektu aitzindari hau Planetarioaren ondoan egongo da. Lorategiak, Esne Bidearen itxura izango du eta hiriko Lorategi zerbitzuarekin batera Iruñeko eskoletako haurrek landatuko dituzte lore eta landare ezberdinak.
Iruñeko Yamagutxi parkean egongo da lorategia. Udalarekin batera parke horretan bertan dagoen planetarioak proiektuaren alde didaktikoa landuko du. Haurrek galaxiei buruz ikasi, eta bide batez, lorategiei eman nahi zaien kontzeptu aldaketaren protagonista izango direla azaldu digu 'Mezularia'n Mikel Baztanek, Iruñeko Lorategi zerbitzuko zuzendariak.