Itxi

Mezularia

Garbiñe Biurrun

"Langileak euren eskubideak defendatzera animatzea demokrazia da"

Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak Confebasqueko presidente Roberto Larrañagari erantzun dio, hark zuhurtzia falta leporatu eta gero.  

  • Gabiñe Biurrun

    Garbiñe Biurrun

    3:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garbiñe Biurrunek, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak, 'Mezularia' saioan berretsi du behin behineko kontratua eta kontratu finkoa duten langileen kalte-ordainak berdinak izan behar direla.

Neurri horrek enplegurako ondorio kaltegarriak izango dituela ohartarazi du Confebasqueko presidente Roberto Larrañagak, eta Biurruni leporatu dio zuhurtzia faltarekin aritzea: Magistratuak animatu egin zituen horrelako egoeran dauden langileak auzitegietara jotzera. Nabarmendu du dei hori "demokrazia hutsa" eta "oinarrizko eskubide bat gauzatzea" dela, eta iragarri du irizpide juridikoa mantenduko dutela, " baldin eta Auzitegi Gorenak beste ezer erabakitzen duen artean".