Mezularia
Sos Arrazakeria
"Ez dakigu zergatik hil den, eta susmo txarra dugu"
Iñaki Redinek, SOS Arrazakeriako kideak, azaldu du Elhadji Ndiany-ren heriotzaren inguruko azalpenik ez dutela jaso epaitegietatik. Dakiten apurra komunikabideetatik jaso dute.
-
5:10 min
Larunbatean "Bizitza da handiena" leloa duen manifestazioa egingo da Iruñean, orain hilabete Polizia Nazionalaren komisaldegian hil zen senegaldarraren heriotza argitzeko eskatzeko. Bigarren aldiz egingo da heriotza honen ingurukoak argitzeko eskatzen duen manifestazkoa, eta SOS Arrazakeriako Iñaki Redinek 'Mezularia' saioan azpimarratu du prozesu judizialean herri akusazio gisa aurkeztea pentsatzen ari direla.
zen ari direla.