Itxi

Mezularia

Musika

Usabiaga: 'Soinu mosaikoa berdinen arteko kolaborazioa da'

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta FEVAS elkarteak lankidetzan kontzertuak eskainiko dituzte.

  • 11:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose Inazio Usabiaga Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari teknikoak eta Jimmy Brosa Fevas Adimen edo Garapen Urritasuna duten Pertsonen Elkarteen Euskal Federazioaren ordezkariak eman ditu 'Soinu Mosaikoa ekimenaren berri 'Mezularia' saioan. 2009an jarri zuten abian  elkarlana eta une honetan adimen edo garapen urritasuna duten 19 pertsonekin elkarlanean ari da Orkestra.

Urtebetez soinu sorkuntzaren inguruko tailerra egin dute hilero. Fevaseko kideek Orkestrako musikariekin egindako elkarlanean harreman oso bereziak sortu direla azpimarratu dute arduradunek.

Lan horren emaitza Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldian ikusi ahal izango da: urtarrilaren 27 eta 30ean Donostian, otsailaren 2an Gasteizen eta, Musika Familian zikloaren baitan, otsailaren 4an Donostiako Kursaalen.

aalen.