Mezularia
Indarkeria kirolean
Futbola eta indarkeria hizpide, Olatz Gonzalez antropologoarekin
Asteburuan Donostian kadete mailako futbol partidan izandako borrokaz aritu gara.
-
8:35 min
Donostiako Kostkas eta Sestaoko taldeko 14-15 urteko jokalariek elkar joka amaitu zuten partida aurreko asteburuan. Azken minutuetan epaileak agindutako penalti batek sortu zuen bi taldekideen arteko ika-mika eta jokalariak borrokan hasi ziren. Jokalari bati sudurra hautsi zioten, eta bere aitak salaketa jarri du. Olatz Gonzalez EHUko Baloreen Filosofiaren irakaslearekin aztertu dugu gai larri hori, 'Mezularia'n.
Gonzalezen ustez, futbola bizi dugun garaiaren ispilua da. Futbola balore onak jasotzeko baliagarria da, baina hori gauzatzen jakin behar dela esan du. Futbolaren logika etsaiaren logika dela azpimarratu du eta gizonen arteko ituna eta tolerantzia bere baitan dituela gaineratu du.
a gaineratu du.