Itxi

Mezularia

Ekimen aitzindaria

Erietxean dauden adinekoei laguntzeko fisioterapia zerbitzua Nafarroan

Ekimen antzindariari buruz hitz egin dugu Mikel Lopez fisioterapeutarekin.

  • Adinekoak

    12:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Osasunbideak ospitalean dauden adinekoei fisioterapia zerbitzua eskaintzeko proiektua jarri dute martxan. Helburua da ingresatuta dauden edadeko gaixoei ariketa fisikoa egiten laguntzea. Ospitalean eserita eta etzanda denbora asko ematen dutenez, etxera joaten direnean, ahalmen fisikoa galdu ez dezaten. Mikel Lopez fisioterapeutak eman digu ekimenaren berri 'Mezularia'n.

Lopezen esanetan, harrera ona izan du ekimenak. Duela 2 urte hasi zuten, eta helburua 400 pertsonei arreta eskaintzea da. Oraingoz 308 lagunek erabili dute zerbitzua. 75 eta 102 urte bitarteko gaixoak dira.