Mezularia
Azti
Elikadura arloan Europako estrategia zehazteko bilera egin dute Bilbon
Idoia Olabarrieta Aztiko ikerlariarekin hitz egin dugu gaurko hitzorduaz.
-
7:43 min
Elikaduraz, Europako estrategia garatzeko ardura duen partzuergoak EIT Food deritzan taldeak Bilbon egin du lehen batzar nagusia. Europako 50 enpresa, unibertsitate eta ikerketa zentrok osatzen dute partzuergoa. Idoia Olabarrieta Aztiko ikerlariarekin hitz egin dugu hitzordu horretaz 'Mezularia'n.
Izan ere, Euskal Herria ordezkatuz, Angulas Aguinaga eta Azti erakundea daude partzuergo horretan. Olabarrieta Aztiko ikerlariak esan du ekimen horren helburua elikagaien sektorea suspertu eta erakargarri egitea dela. Norbera bere aldetik egiten ari dena batzea da asmoa eta gaurko bilerak batak bestearen berri izateko aukera eskaini die.
/p>